Home Naizena

Nire helburua zure bidea argiztatzea da
https://ainhoaurretagoiena.com/wp-content/uploads/2021/03/aionhoa-servicios.png

Ainhoa Urretagoiena
Hauxe, naizena

Ordiziarra jaiotzez, gaur egun Iruñean bizi naiz. Ama, laguna eta ekintzailea naiz, Coach moduan pertsona eta taldeen eraldaketen ahalbideratzailea naiz. Nire helburua ikasitakoak elkarbanatzea da, nigan konfiantza daukan horren bidean argi pixka bat jartzea da. Aske bizitzeko eta gozatzeko daukagun gaitasuna berreskuratu beharrean gaude.

Nire belaunaldiko beste askok bezala, unibertsitate ikasketak egin nituen bokazioa garbi izan gabe. 2021ko krisi ekonomikoaren erdi-erdian “piloto automatikoa” geratzea erabaki nuen, nor nintzen eta nor izan nahi nuen hausnartzeko.

"Nire helburua aske bizitzeko eta gozatzeko daukagun gaitasuna berreskuratzea da. "

Coaching-a opari bat izan zen autoezagutzan murgiltzeko, bizitzan jomuga bat topatzeko eta erabakiak hartzen ikasteko, estres asko pairatzen ari nintzen garai hortan. Zinez sinisten dut gure argi eta ilunen onarpena lantzea ezinbestekoa dela zauri emozionalak itxi ahal izateko; baita gure gaitasunak lantzea edo eta benetan gustoko ditugun gauzak egitea. Geure arazoei aurre egiteko soluzioak barnean ditugula defendatzen dut, hortik jaiotzen baita benetako eraldaketa; horrexegatik, pertsona ororen gaitasun eta ahalmenean sinistu behar dugu.

500 ordutik gorako esperientzia daukat, norbanako eta erakundeetako coaching-ean. Aurrez aurre edo eta online saioez gain, kultur eta hezkuntza arloko enpresa eta erakunde ezberdinekin elkarlanean aritzen naiz. Besteen artean, adimen emozionala, komunikazio eraginkorra edo eta emakumeen ahalduntzea eta ekintzailetzari buruzko proposamenak egiten ditut.

" Aske bizitzeko eta gozatzeko daukagun gaitasuna berreskuratu beharrean gaude. "

FORMAKUNTZA

  • Master Practitioner eta  Trainer PNL, AEPNLek ziurtatua (Iñaki Olaskoaga, Osane Matías, HOBEKI, 2020)
  • Coachingean aplikatzeko Eneagrama ( Essential Institute, 2018)
  • Alba Emoting metodo emozionala (Carme Tena, 2016)
  • ACC zertifikatua (International Coach Federation ICF, 2015)
  • Lan taldeentzako Coaching-a IV (Rosaria Simone, KOADE, 2015)
  • Gorputzeko Psikoterapia, Modulo 1:  Lowen karakterologia (Valquiria Martani, KOADE, 2015)
  • Coaching teknikan ikuskapena III (Rosaria Simone, KOADE, 2014)
  • Coaching I eta II espezializazioa (UPNA, 2013)
  • Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua (UNAV, 2007)
LINKEDIN

KOLABORAZIOAK

Hainbat erakundeekin elkarlanean ondoko gaien inguruko formakuntza eskaintzen dut: Ahalduntzea, Ekintzailetza, Adimen emozionala, Komunikazio eraginkorra edo eta Coaching organizazionala.

KOLABORAZIOAK

Hainbat erakundeekin elkarlanean ondoko gaien inguruko formakuntza eskaintzen dut: Ahalduntzea, Ekintzailetza, Adimen emozionala, Komunikazio eraginkorra edo eta Coaching organizazionala.
ueu
ikastolak
ikaslan
equala
ayto_pamplona
areteactiva
amedna
aje
accion_contra_el_hambre

¿NOLA BIZI
NAHI DUZU?

Bizitzaz gehiago gozatu nahi baduzu, zure balioekin bat egiteko beharra baduzu edo eta zeure xedearen bila bazabiltza, orain duzu aukera.