Hezkuntza sistemak garrantzi berezia du guztiontzat, haurrak baitira etorkizuna eta hezitzaileak eta familiak izan dezaketen eragina oso handia baita.
Erronka berriak dauden garaian, hezitzaileak eta familiak, beraien garapen pertsonaletik abiatuta, sisteman aldaketa bat proposatzen badute, izango duen inpaktua postiboa izango da. Ikastaro honetan erronka horiei egokitzeko tresnak eta gaitasunak landuko dira.
Ikastaro praktiko honetan coaching metodologian erabiltzen diren tresna nagusiak ezagutuko dira. Hezkuntza sisteman parte hartzen duten ikasle, guraso, lankide eta ikastetxearekin duten harremana hobetzeko baliagarriak izango dira jasotako ezagutzak.