Laguntza emozionala autonomo eta ekintzaileentzako.
Zure proiektua martxan jartzea erabaki duzu eta azken bultzada bat behar duzu? Ekiteko tresnak ezagutzen dituzu baina beldurrak aurrera egitea eragozten dizu? Autonomoa zarela eta zure negozioa aldatu edo berritzeko nahia sumatzen duzu? Lan bila zaude eta zure proiektua sortzeko asmotan? Tailer honetan zeure burua hobeto ezagutzeko aukera izango duzu, baita zure laneko helburua argitzeko ere. Zure egoera berean dauden profesionalekin lan egiteko aukera izango duzu coaching-aren bidez, aurrera egiteko oztopoak zeintzuk diren argitzeko aukera izango duzularik.