HomeIKASTAROAK EKINTZAILETZA

Bizirauten duena ez da espezie indartsuena edo eta argiena,
aldaketara egokitzeko gaitasuna duena baizik.

Darwin

Laguntza emozionala autonomo eta ekintzaileentzako.

Zure proiektua martxan jartzea erabaki duzu eta azken bultzada bat behar duzu? Ekiteko tresnak ezagutzen dituzu baina beldurrak aurrera egitea eragozten dizu? Autonomoa zarela eta zure negozioa aldatu edo berritzeko nahia sumatzen duzu? Lan bila zaude eta zure proiektua sortzeko asmotan? Tailer honetan zeure burua hobeto ezagutzeko aukera izango duzu, baita zure laneko helburua argitzeko ere. Zure egoera berean dauden profesionalekin lan egiteko aukera izango duzu coaching-aren bidez, aurrera egiteko oztopoak zeintzuk diren argitzeko aukera izango duzularik.
Interesatzen zaizu
  • Zure proiektua martxan jarri berri baduzu eta sustapenerako laguntza nahi baduzu
  • Autonomoa bazara eta zure lanean berrikuntzak eta aldaketak egin nahi badituzu
  • Langabezian edo gustoko ez duzun lan batean bazaude eta ekiteko gogoa baduzu
  • Autonomo bezala bakarrik sentitzen bazara eta babesa behar baduzu
Helburuak
  • Zure proiektuan oztopatzen zaituena ezagutzea
  • Negozio ikuspegia zabaltzea
  • Autoestimua eta lidergo pertsonala hobetzeao
  • Zure xedea eta baloreekin konektatzea
  • Lanean eman beharreko hurrengo pausoak hausnartzea
  • Beste ekintzaile batzuen esperientziatik ikastea eta sarea egitea
  • Emakumeen ekintzailetzarako saioak

Zure erakundearen beharrei egokitutako formakuntzak.

Dinos qué necesitas y veremos como podemos ayudarte

Zure erakundearen beharrei egokitutako formakuntzak.

Dinos qué necesitas y veremos como podemos ayudarte